LITERATURA

Miguel de Unamunoren jaiotzaren urteurrena

Miguel de Unamuno 1864ko irailaren 29an jaio zen, eta horrexegatik, gaur berton, omenaldi gisan, 12:00etan bere izena daraman plazan lore eskaintza egingo diote, eta honetaz gain, 19:30ean, Bidebarrieta Kulturgunean, Gaitzerdi Teatrok, Unamunok idatzi eta 1918an estreinatu zen Fedra tragediaren irakurketa antzeztua eskainiko du.

Baina, horrez gain, urte osoan zehar, Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, zenbait jarduera programaturik ditu, Unamunoren heriotzaren 75. urteurrena ospatzeko.

Hala, Jose Antonio Ereño idazle, ikerlari eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak, El primer Unamuno izeneko hitzaldia eskainiko du astelehenean Bidebarrieta Kulturgunean. Hitzaldi horretan Unamunoren haurtzaroaz mintzatuko da aditu hau.
Ekimenek jarraipena izango dute azaroan, izan ere, La Tía Tula eleberrian oinarritutako filma eskainiko da. Noiz? azaroaren 12an, 19:30ean, Bidebarrietako liburutegian.

Amaitzeko, abenduan, Joaquín Achúcarro maisu handiak eskainiko duen piano kontzertua izango da entzungai. Kontzertua abenduaren 17an izango da, 19:30ean, Bidebarrietako liburutegian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button