IKUS-ENTZUN

Gaur Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdia, “Caostica”, hasiko da

Caostica-ren 20. edizioa ekainaren 6etik 12ra bitartean izango da Bilborock aretoan.

“Infernuko erraietatik datorkigu 20. Nazioarteko bideoklip eta laburmetraien Caostica jaialdia Bilbopolis Berria Deabruaren izenean menderatzeko asmoz ekainaren 6tik 12ra. Unibertso eta dimentsio paralelo orotatik hainbat bideo-salmo etorri zaizkigu, haietatik 41 aukeratu ditugu gure jarraitzaile sutsuen ipurmasailak jipoitzeko”.

Honela iragarri dute Caosticaren antolatzaileek jaialdi potentea. Parte-hartzaileen artean honako hauek daude: David Perez Sañudo, Lucia Forner Segarra, Emmanuel Tenembaum, Zuzanna Plisz, René Niujens, Cinthya Ballbé, Lucia Forner Segarra, Borja Crespo, Anna Solanas, Marc Riba, Pedro Rivero, Barbara Fernández, Kevin Iglesias, Gerald B. Fillmore, Mathi Mathos edo Charlie Mars, baita hainbat musika talderen bideoklipak ere: Behemonth, Zea Mays, Hofe X 4:40, Maite Larburu eta Sandré, besteak beste.

Ikusiko diren lan guztiak epaitzeko Beatriz Sanchez (Marrazkigilea, performerra, ikus-entzunezko sortzailea eta multimedia-arloan astintzailea), Jesus Hernandez (Nysu) (Bideoklipen eta publizitatearen zuzendaria, EFTI Ikastegiko irakaslea) eta Raquel Pedreira (Almaina zuzendaritzan zinema ekoizlea) adituak bilduko dira.

Eta betiko legez, sail ofizialeko proiekzioez gain, makina bat jarduera paralelo antolatu dira “neo-bilbotarrei atsegin emateko”.

Egitarau osoa Caosticak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button