LITERATURA

Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deialdia

Bilboko Udalak Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren XXV. ediziora proposamenak aurkezteko epea ireki du. Epe hori apirilaren 30ean itxiko da.

Aurten lehiaketak 25 urte beteko ditu, eta betiko legez, bi modalitate antolatu dira: gaztelaniazkoa eta euskarazkoa. Bi modalitateek 6.000 euroko saria izango dute eta horrez gain, saritutako lanak argitaratuko dira.

Parte-hartzea zabalik dago 18 urtetik gorako edozein nazioalitatetako egileentzat, Euskal Herrikoi bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkezten badituzte. Lanak argitaratu gabeak edo saritu gabeak izango dira. Gutxienez 100 orriko eta gehienez 250 orriko luzera izango dute, DIN A-4 motako orrietan idatziak, Times New Roman edo antzeko letra-mota erabilita.

Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren XXV. edizioko deialdian parte hartzen dutenek PDF formatuan bidali beharko dituzte lanak, udal webgunearen bitartez. Bertan eta betebeharreko baldintza guztiak kontsulta daitezke.

Iazko edizioan, Joxe Manuel Odriozolak irabazi zuen Sekularizazioa Euskal Herrian lanarekin. Gaztelaniazko modalitatean Daniel Garcíaren El otro decir, la otra orilla izan zen irabazlea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button