BESTELAKOAK

“Humanitates” izeneko ikastaroak prest

Durangoko Museoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Humanitates izeneko ikastaroetan apuntatzeko epea, gaur, urtarrilaren 26an zabaldu, eta otsailaren 6ra bitartean luzatuko da.

Aurten, otsailaren bigarren astean hasiko eta emango diren ikastaroak hauexek dira: Historia del Arte (VIII); Breve Historia del Mundo (VIII); Historia de la Música (V); eta Munduko Historia Laburra. Aro Berriko Aurkikuntza eta Aldaketa Teknologikoak Azken hau euskaraz izango da, eta honakoa landuko da: otsailaren 10ean, Hotzaldi txikia (1300-1850) eta aldaketa klimatikoak (Álvaro Aragón); otsailaren 17an, Teknologiaren iraultza Aro Berrian (Álvaro Aragón); otsailaren 24an, Gerra eta denborari buruzko aldaketa teknologikoak (Alberto Angulo); martxoaren 2an, Ameriketako aurkikuntza (Álvaro Aragón); martxoaren 9an, Pazifikoaren aurkikundea (Álvaro Aragón); martxoaren 16an, Siberiaren konkista (Alberto Angulo); apirilaren 6an, Besteak: turkoak, beltzak, indigenak, eta abarrekoak (Alberto Angulo); eta apirilaren 13an, Utopiak Aro Berrian (Alberto Angulo).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button