MUSIKA

“Midnight Boogie Weekend” jaialdia, Gasteizen

Vital Fundazioak eta Hell Doradok antolatuta, larunbatean, urtarrilak 9, Midnight Boogie Weekend jaialdiaren hirugarren edizioa egingo da Gasteizen. Kontzertuaz gain, tailer musikalak ere antolatu dira.

Diogun bezala, larunbatean, Hell Dorado aretoan kontzertu bi eskainiko dira. Goizean, 13:30ean, Valentziako The Prototype taldearen txanda izango da.  Sergio Albentosak (organoa), Miquel Casanyk (gitarra) eta Felipe Cucciardik (bateria) osatutako organo-hirukotea da, izan ere 50, 60 eta 70eko hamarkadetako Hammond Jazz organoaren tradizioan inspiratuta aritzen dira. Taldearen errepertorioa, batez ere, Lou Bennetten obran oinarritua dago, zehazki, Miles Davisen bateria Kenny Clarke-kin, eta René Thomas edo Jimmy Gourley gitarrista mitikoekin osatutako bere talde batean.

Goizekoaren ostean, 17:30ean, Anaut musika amerikarraren labekada berriko talde nagusietako bat bihurtu da. Kazetaritza espezializatuak kritika oso onak luzatu dizkio taldeari. Anaut taldeak (Alberto Palacios Anaut, gitarra eta ahotsa; Gabriel Casanova, teklak; eta Javier Skunk, bateria eta koruak) bere hiru LPetako lanak errepasatuko ditu eta hurrengo diskoko kantaren bat ere eskainiko du, izan ere, azken bi urteak disko hori prestatzen eman dituzte eta Arabako hiriburuan estreinatuko dute.

Kontzertuez gain, haurrentzako prestakuntza tailerrak ere izango dira musikan hasteko eta gai musikal bat sortzeko. Urtarrilaren 9an, Creative Soul musika eskolan espezializatutako langileek emango dituzte. Izen-emateak doakoak dira eta gaurtik aurrera egin daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button