
Arabako mendialdean izango da berriz abendura bitartean luzatuko den Atauri Art jaialdia, antzerkia, zirkoa eta magiaren ikuskizunik xelebreenak eskaintzeko.
Guztira zortzi proposamen eszeniko helduko dira Atauri, Korres eta Maeztu herrietara. Txikientzako tailerrak ez dira faltako, horietariko bat Irantzu Lekue artistak koordinatua.
Bihar bertan abiatuko da ekimena The Funes Troup taldearekin. Larunbatean, Pez Limbo taldeak Mamá Gallina eskainiko du, eta geroago Quique Montoya artistak Tornillo Magic Clown egingo du. Igande honetan, eta Ataurik irten barik, Malas Compañías taldeak Txatarra obra eskainiko du.
Irailaren 17an, jaialdia Korres herrira joango da, eta han Bapatean taldeak Baserriko Porrusalda izeneko ikusgarria plazaratuko du. Urrian, azaroan eta abenduan, Ezberdin bezain eder, Exit eta Chica King-Kong lanak ikusteko parada ere egongo da.
Atauri Art jaialdiaren programazio zehatza hemen duzue.