IKUS-ENTZUN

“Networking” formatuko prestakuntza jardunaldiak, Zinebin

Gaur berton, Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE-APV) networking formatuko prestakuntza jardunaldiak antolatuko ditu Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren – ZINEBI 58ren barruan.

Sektoreko ikasleei eta profesionalei zuzendutako saioa goizean abiatuko da ikus-entzunezko proiektuak aurrera ateratzeko bide alternatiboen bilaketan zer esperientziak izan dituzten egileek. Saio horretan, Norma Vilak zuzendutako Jules D. (Working Zinema sariari esker egin den lehenengo film laburra) eta Carles Torrasek zuzendu eta Malagako Zinemaldian saria jaso duen Callback lanak pantailaratuko dira.
Arratsaldean, ikus-entzunezkoen industriako sektore profesionaletako ordezkarien arteko Networking topaketa garatuko da, esperientziak eta interesak konpartitu ahal izateko.

Working Zinema networking sariaren edizio honetan, ikus-entzunezko 35 proiektu (film luzeak, film laburrak, dokumentalak eta webserieak, fikziozkoak edo dokumentalak) lehiatuko dira. Sariak 6.000 euroko laguntza ekonomikoa emateaz gain, Euskal Produktoreen Elkartearen (EPE-APV) baliabide teknikoak eta aholkularitza ere eskainiko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button