ESZENA

Metrokoadroka kolektiboaren “Bidaide” antzezlana, Etxarri-Aranatzen

Metrokoadroka kolektiboak Bidaide antzezlana estreinatu du, Udalbiltzaren Geuretik sortuak deialdiaren barruan. Lehen emanaldietan Atarrabian, Uharten eta Usurbilen izan dira, eta aste honetan Etxarri-Aranatzen ikusi ahal izango da pieza hori 19:00etan hasita.

Iraia Eliasek eta Idoia Beratarbidek zuzentzen duten obraren sinopsia honakoa duzue: “Nor ote dago erraldoien gonen azpian? Nola ikusten da mundua erraldoien barrutik? Herrietako erraldoien iruditeriatik modu poetikoan abiatuta, handia eta txikia izatearen arteko aldeaz, herrietako kulturgileen ikusezintasun hautazkoaz edo ez hautazkoaz, kultura bizitzeko moduez mintzo da Bidaide antzezlana.
Bidaide modu bisual, poetiko eta umoretsuan aldiro modu ezberdinean gauzatuko den teatro-ekintza bat da. Herrietako kulturgileen jarduna gogoan, agian ekintza bera delako, orain eta hemen egin-egiteko behar hori, etorkizunak amesteko aukera ematen digun bultzadarik garrantzitsuena”.

Maite Aizpurua, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias, Idoia Hernandez “Hatxe” eta Mikel Ugart dira oholtza gainean jarriko diren aktoreak.

Otsailean, Ligi, Bera eta Hernani bisitatuko ditu kolektiboak pieza eskaintzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button