IKUS-ENTZUN

Bertoko hamaika film labur, “FANT Laburrean” sekzioan

Bihar, Bilboko Campos Antzokian hasiko den FANT jaialdiaren lehen egunean, FANT Laburrean sekzioak ekimenak jasotako 800 lan baino gehiagoren artean aukeratu diren fikziozko eta animaziozko 22 lan erakutsiko ditu. Azken horietarik , euskal zinegileek egindako 11 daude.

Atzo aurkeztu zen, Euskal FANT Laburrean, eta atal horretan lehiatuko diren zinegile batzuek bertaratu ziren: Mikel Muro, Iker Arce, Ivan Mena Tinoco, Aitor Gutiérrez, Aitor Arenas, Paul Urkijo, Kote Camacho eta abar.

Zinegile horiek lehiaketara aurkeztu dituzten 11 lanak jatorrizko bertsioan (gaztelaniaz) ikusi ahal izango dira, euskarazko azpi-tituluekin. Hauek dira:  Anómalo (Aitor Gutierrez), A través del espejo (Iván Mena Tinoco), El bosque negro (Paul Urkijo),  El buen mal (Joaquín Urruticoechea), Don Miguel (Kote Camacho), Homunculus (Kepa Peñil eta Travis J. Flint), Magia (Iker Arce Aretxabala), Oscar desafinado (Mikel Alvariño),  La señora Jesús Mari (Aitor Arenas), Tiempo inverso (Gregorio Muro Arriet eta Mikel Muro Basterra) eta Viaje a pies (Khris Cembe).

FANT Laburrean sekzioan parte hartzen duten film guztiek 3.000 euro jasoko dituen bi film labur hoberenen saria lortu ahal izango dute, zinemaldiko epaimahaiak eta ikus-entzuleek aukeratutakoak.

Hortaz, FANTen 21. edizioa martxan dago jada, eta larunbatetik aurrera, makina bat film ikusgarri ikusteko aukera egongo da.

Sari banaketa, Kale Nagusiko BBK Aretoan izango da, maiatzaren 15ean, 20:00etatik aurrera.

FANT21i buruzko informazio guztia: www.fantbilbao.net

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button