MUSIKA

Metal doinuak Koba Live jaialdiarekin

Abadiñon, Koba Live jaialdiaren 3. edizioa izango da asteburuan, hilaren 21 eta 22an. Dakizuenez, Koba Live musika jaialdiak metal musikaren doinuak biltzen ditu urtero, eta aurten ere, bertan jo eta su arituko dira hainbat talde.

Aurtengo edizioan hamar banda batuko dira: Dark Tanquillity (Suedia), Crisix (Katalunia), BRHG Bloodred Hourglass (Finlandia), Metalium (Alemania), Skeletoon (Italia), Dark Embrace (Galizia), Rise to Fall (Bilbo), Ad Eternum (Santurtzi), Alerta (Durangaldea) eta Sugoi (Elorrio).
Ikusten denez, osoa nazioartekoa izango da aurtengo jaialdia, sei talde Euskal Herritik kanpo baitatoz, baina etxeko metalak ere badu presentzia talde gogorrenekin.

Lehen egunean, hilak 21, 20:00etan abiatuko dira kontzertuak Ad Eternum taldearekin. Horren ostean, Dark Embrace, Metalium eta BRHG igoko dira oholtzara. Larunbatean, 17:00etan izango da lehen kontzertua Alerta taldearekin. Gero, Sugoi, Skeletoon, Rise to Fall, Dark Tranquillity eta Crisix etorriko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button