BESTELAKOAK

Goran Paskaljevic-ek inauguratuko du Giza Eskubideen Zinemaldia

Apirilaren 19tik 26ra bitarte Giza Eskubideen XI. Zinemaldia egingo da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Ohiko zine emanaldiez gain, bestelako ekitaldiak ere izango dira, hala nola, erakusketak, mintegiak, tailerrak eta musika emanaldiak.

Goran Paskaljevic zuzendari serbiarraren When Day Breaks azken filmak inauguratuko du zinemaldia. Azken 30 urteetako zinegile europar garrantzitsuenetarikoa da serbiarra, eta 30 dokumental inguru eta fikziozko 15 film luze filmatu ditu, tartean, Someone Else’s America (1995), Cabaret Balkan (1998) eta Optimisti (2006).

Paskaljevicek lan batek Zinemaldia inauguratzen duen bigarren aldia izango da. Izan ere, 2010ean Honeymoons (2009) filmak inauguratu zuen zinemaldia, bai eta Zinemaldiaren Saria jaso ere, giza eskubideen alde egindako ibilbide profesionala eta pertsonala sarituz.

Orotara, 25 film luze eta 16 film labur ikusi ahalko dira egitarauaren baitan. Hala, Andres Wood txiletarraren Violeta se fue a los cielos filmarekin amaituko da zinemaldia, apirilaren 26an.

Zinemaldiaren egitarau osoa: http://www.cineyderechoshumanos.com/2013/index.php

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button