IKUS-ENTZUN

Mendiko zinemarik onena, Gasteizen

Mendi Tour Vital Fundazioa 2023 ekitaldia martxan da Gasteizen, martxoaren 20tik 24ra mendiko zinemarik onena eskaintzeko xedez. Bertan, azken edizioan BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemalditik hautatutako 13 pelikula proiektatuko dira Vital Fundazioa Kulturunean.

Betiko legez, alpinismoaren, izotz eta arroken eskaladaren, muturreko eskiaren, ur bizietako kayaken, esplorazioaren eta natura basatiaren inguruko 13 film eskainiko dira (sarituak eta hautatuak izan ziren filmak). Antolatzaileek adierazi duten moduan. “Gidoi landuak, argazki bikainak, ikuslea abenturara eramaten duten soinu-bandak… boladan dagoen zinema-genero honetako zuzendari onenen eskutik. Zinema-saio hauek gomendagarriak dira mendizaleentzat, zinema dokumentala maite dutenentzat eta publiko zabalarentzat”.

Pantailaratuko diren film horietariko batzuk honako hauek dituzue: From shade to light, Egoland eta Agur Artzai filmek Bilbon bina sari jaso zituzten; emakumeen protagonismoa Not Alone (Sarah Hueniken mendi gidariarekin) eta This is Beth (Beth Rodden eskalatzailearekin) filmetan; edo Michael Dillon zuzendari australiarraren Everest Sea to Summit harribitxia.

Egunotan burutzen ari den ekitaldiak hedapena izango du, eta Kanpezuk apirilaren 22an, eta Laudiok maiatzaren 19an, 2023ko Mendi Tourra hartuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button