MUSIKA

The Dustaphonics eta The Fire Toronados, La Nube Fest jaialdian

Asteburu honetan, bihar eta etzi, La Nube Fest rock’n’roll jaialdia egingo da Bilboko Santutxu auzoan dagoen La Nube lokalean. Guztira, lau taldek parte hartuko dute jaialdian, bi egun bakoitzean.

Hala, bihar, garage-rock estiloko bi talde izango dira La Nube tabernako agertokian: Zaragozako The Fire Tornados eta Iparraldeko The Lookers. Aragoarrek iaz grabatu zuten haien estreinako lana, Patience. The Lookers, berriz, 2014an grabatutako Never had control lau kantuko hamar hazbetekoa aurkezten ari dira.

Larunbatean, Dustaphonics talde britainiarrak joko du Santutxun. Laukoteak rock’n’roll estilo zaharrak uztartzen ditu: Surf, soul, garage, rhythm and blues, rockabilly… gitarra-jotzailea eta kantaria izugarriak dira. Britainiarrekin batera, Ukelele Zombies izango dira. Valentzikoek garage-punk primitiboa jotzen dute, Wau Y Los Arrrghs!!!, Doctor Explosión, Thee Headcoats edo Thee Milkshakes taldeen antzera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button