IKUS-ENTZUN

“Mendi Tour” zikloak hainbat herri bisitatuko ditu hil honetan

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiko mendiko film onenak erakusten dituen Mendi Tour zikloak hainbat pausaleku izango ditu hil honetan Euskal Herrian zehar. Hala, hil honetan, Tolosan, Eibar, Igorre, Agurain, eta Zaldibar herriak bisitatuko ditu abentura ederrak haizatzen dituen ekimenak.

Egunotan, martxoaren 8, 9 eta 10ean, Tolosa herriak film ederrenak ikusteko parada izango du Leidor Antzokian, tartean, Everest-The Hard Way edota Mendian Hil, Hirian Hil izenekoak. Lehen filma hunkigarria da oso. Gainera, pizgarri asko dakartza Tolosara aurtengo saioak: Mattin Zeberio Larraza tolosarrak zuzendutako Urmuga dokumentala, Tolosako Udalaren mendiko film laburren lehiaketa, Mendi Filmen saria jasotako 6 lan, CVCEPHOTO argazki erakusketa… Pandemia egoerara guztiz egokituta, saio gogoangarriak izango dira berriro Leidorren.

Tolosatik pasatu ostean, ekimena Eibar (10-11), Igorre (11-18), Agurain (18) eta Zaldibarren (22-29) eskainiko ditu Mendi Filmeko pelikula onenak hilabete honetan.

Datu guztiak BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button