IKUS-ENTZUN

Mendi Film jaialdirako filmak aurkezteko epea bukatzear da

Abenduaren 3tik 12ra egingo da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdia, eta bere 14. ediziorako izen-emate epea irailaren 15era arte dago zabalik, hortaz azken egunak dira hauek. Beste aldetik, Mendi Film Bizkaia Ternua beka 2022rako proiektuak aurkezteko epemuga, irailaren 13a da, beraz, agudo ibili.

Ohikoa den moduan, mendian eta naturan garatzen diren aktibitateekin erlazionatuta dauden filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia, natura… Bete beharreko baldintza da 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanak izan behar direla.

Sail Ofizialeko sari guztiek izango dute Eguzkilore garaikurraz batera diru-ordaina, eta guztira 24.000 € banatuko dira.

Beste aldetik, Mendi Film jaialdiak, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak eta Ternuak Mendi Film Bizkaia-Ternua bekaren 2. edizioa abiatu dute, zeinak mendiko kulturarekin lotutako zinemagintza eta ikus-entzunezko ekoizpen munduan zuzendari gazteak sustatzeko helburua duen. Bekak hautatutako proiektua garatzeko 10.000 euroko diru-laguntza eta aholkularitza programa eskainiko ditu.

Espainian bizi diren 18 eta 35 urte bitarteko gazteek beka jasotzeko aukera izango dute, baldin eta zinematografia edo ikus-entzunezko ikasketak burutzen ari diren edo burutu dituzten jada.

Mendi Film jaialdiaren webgunean daude xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.