IKUS-ENTZUN

Mendi Film Festival Jaialdiko film onenak Donostian

Mendiko eta abenturazko euskal zinemaldian saritutako film onenak, Donostian izango dira ikusgai maiatzaren 6 eta 8an, Principal Antzokian. Emango diren pelikulez gain, Jimmy Chin eskalatzaile, mendizale eta eskiatzaile estatu batuarraren 18 argazkiz osatutako erakusketa ikusgai jarriko da Bretxako azokan, ekainaren 15era bitartean.

Emandietan pantailaratuko diren lanak, honakoak izango dira:  High Tension (AEB 2013, 36’). Ueli Steck suitzarra eta Simone Moro italiarra, Everesteko bigarren kanpalekuan lintxatu zituzten harrika; The Sensei (AEB 2013, 26’) Yuji Hirayama eta Daniel Woods eskalatzaileek, zailtasun handiko eskalada burutuko dute Borneon; The Last Great Climb (Erresuma Batua 2013, 60’) filmak Leo Houlding eta bere taldearen abentura jasotzen du. Antartikan, Queen Maud Land lurraldeko Ulvetanna mendi zorrotz eta ikusgarriaren (2.931 m) IEko ertzean eginiko eskalada. A Temporada (Brasil 2013, 4’ 30”) eskaladako proiektu batean oinarritutako animaziozko filma; Cascada (AEB 2013, 8’), muturreko piraguismoko irudi ikusgarriz ondutako pelikula; Messner Der Film (Alemania 2012, 104’) filmak Reinhold Messner alpinista handiaren bizitza eta nortasun konplexua kontatzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button