Aste honetan irailaren 25ean, asteazkena, estreinatuko dira, 15:30ean, Tabakalerako ikus-entzunezko laborategian Memoria lotsagabeak: Gure queer memoriaz berriro jabetuz lantegiko makina bat film labur. Uztailean, lantegi horren barruan tutoretzak, elkarrizketak, txangoak eta proiekzioak proposatu ziren parte hartzaileentzat eta haien proiektuetarako.
“Historian zehar, LGBTQIA+ komunitateak etengabeko borrokari ekin behar izan dio aitortua izateko eta tratu ekitatiboa jasotzeko. Artxibo ofizialetan, askotan haren narratibak alde batera utzi dira edo ez zaie kasurik egin, eta horrek zaildu egin du sarbidea eta belaunaldien arteko lotura kolektiboaren barruan”. Memoria lotsagabeak: film laburren estreinaldia ekimenak belaunaldi gazte baten ikuspegiak bistaratu nahi ditu, “tokiko queer historiarekin modu sortzaile batean konektatzearen eta iragan baztertu hori argitzearen bidez”.
Filmok, Euskadiko Filmategiaren artxiboko materialean oinarrituta, queer memoria historikoa berridatzi nahi dute, eta honako hauek dira: Soy una lesbiana de este país, (Rocio Llambí), Prejuicio Final (Maddi Hernaez), Ibilbidea (Nora Alberdi), Inkognita (Julen Gorosabel), Te Odio (Anny Estrada), Todos los barrios posibles (Matteo Giampretuzzi) eta Cuerpos (Evon Etxeberria).
Xehetasun guztiak Tabakalerak ditu.