ESZENA

Santurtziko Antzerki Jaialdiaren XXXIV. edizioa

Santurtziko Antzerki Jaialdia urriaren 25ean hasiko da, eta azaroaren 23an amaituko. Programaren barruan, 13 antzezlan egingo dira aretoan eta 4 kale-ikuskizun; hauez gain, dantza-ikuskizun bat eta opera bat ere egongo dira.

Urriaren 25erako programan, kale-antzezlan bi egongo dira: Elegants konpainiaren Cabaret Elegance eta Txubio Fernández de Jaúregui eta Miguel Garcésen Entre lombrices. Urriaren 26an, Marcel Gross mimo-clowna arituko da, Fenomenal ikuskizunarekin, eta La Guasa konpainia, Mobil kale-antzezlanarekin.

Urriaren 27an, Aracalandaza dantza-konpainiak ume eta familiei zuzendutako Constelaciones lana eszenaratuko du. Urriaren 31n, Teatro la Abadia taldeak Maridos y Mujeres ikuskizuna eskainiko du, Luis Bermejo eta Jose Luis Torrijorekin. Azaroaren 1ean, Amparo Larrañaga, Maria Pujalte eta Marina San Jose arituko dira Hermanas lanean.

Titzina Teatreren Distancia siete minutos, azaroaren 2an egingo da eta Ejecución Hipotecaria lana, Adolfo Fernandezekin, azaroaren 8an. Antonio Gadesen konpainiak Rango y Suite Flamenca dantza ikuskizuna estreinatuko du Euskadin. Halaber, La Maquiné konpainiak La Casa Flotante haur eta familientzako ikuskizuna eskainiko du. Azkenik, Nou Barris Maravillas lanean arituko da, eta Producciones Teatrales Contemporáneas konpainia, Tempestad ikuskizunean.
Jaialdia amaitzeko, Producciones Incostantes taldeak Antígona Siglo XXI lana eskainiko du, eta Hiru euskarazko ikuskizunaz gozatu ahal izango da, Miren Gojenola, Ana Elordi eta Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik.
La Traviata opera azaroaren 22an antzeztuko da; eta, Santurtziko Antzerki Jaialdiaren aurtengo edizioari amaiera emateko, El Brujok Cómico ikuskizuna eskainiko du, azaroaren 23an.

Bestalde, aurtengo edizioan, erakusgai jarriko dira Gorakada Antzerki Taldeak azken 25 urteetan bere antzezlan nagusietan erabilitako txotxongiloak eta eszenografiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button