MUSIKA

The Capaces Bartzelonako punk'n'roll taldeak Zarautzen eta Bilbon joko du

Dead Boys, Poison Idea, MDC, Black Flag(1st era), Gang Green,dr. Know, DOA, New Bomb Turks, Devil Dogs, eta antzeko pizti oldarkorrak dira The Capaces laukotearen eragin nabarmenenak. Taldea honako hauek osatzen dute: Martillo (ahotsa), Manel (gitarra), Cleve (gitarra), eta Black Mandarina (bateria).

The Capaces-ek makina bat talderekin joko Euskal Herrian lotu dituzten bi kontzertuetan. Hala, hilaren 30ean Putzuzulon kaodrila lau talde izango dituzte lagun: Elfo Negro (rocking hardcore, Bilbo); Nesseria (noisecore, Frantzia); R (rock alternatiboa, Andoain); Odolaz Blai (hardcore metal, Enkarterriak).

Bilbon berriz, katalanek beste hiru talderekin joko dute maiatzaren 1ean: Elfo Negro (rocking hardcore, Bilbo); Krater (hardcore punk, Bilbo); eta Piketa (crust, Bilbo).

Elfo Negrok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button