ESZENA

Iraileko programazioa Pabiloi 6 aretoan

Bilboko Pabiloi 6 aretoak egitarau oparoa ondu du hil honetan. Hala, asteburu honetan, hilak 13 eta 14, Laboratorio Teatral P6 taldeak bi obra taularatuko ditu, biak gaztelaniaz: Hoy, La Última Función eta Cabaret Chihuahua.

Ramón Barea eta Itziar Lazkan dira Hoy, La Última Función obraren protagonistak. Biak ala biak aktoreak diren senar-emazteen azalean sartuko dira. Cabaret Chihuahua, berriz, krisi garaietarako kabaret ironikoa eta kritikoa da.

Irailaren 20an, halaber, Irene Bauk zuzendutako Nire Aitaren Etxea? film laburra estreinatuko da. Sei minutuko iraupena duen filmaren sinopsiak ondokoa kontatzen du: “Gaua zen esnatu nintzenean. Osaba Iñakik oso auto handia dauka. Amak esan dit aitak laster amaituko duela lana, eta etxera etorriko dela lotara”.

Irailaren 28an eta 29an, bestalde, bi antzezlan labur aurkeztuko ditu Microteatrok: El negociador eta La reina de corazones contra la burbuja inmobiliaria. Carlos Santos, Cecilia Solaguren eta Ricardo Reguera aktoreek enpresa berean lan egiten duten hiru langileren istorioa kontatuko dute. Hirurak lantokiko buruarekin hitz egiteko zain daude, kaleratuak izango diren jakiteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button