IKUS-ENTZUN

“Hablar” filmaren emanaldiarekin hasiko dira “Zinexit Topaketak”

Gaur goizean, Alhóndiga Bilbao/Azkuna Zentroan, eta Hablar filmaren emanaldiaren ostean, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaria Monika Hernandok eta Hablar filmaren zuzendaria Joaquín Oristrellek, Zinexit Topaketak aurkeztu dituzte.

Zinexit Topaketak elkarrizketa eta bizikidetzarako topagune dira. Monika Hernandoren hitzetan: “elkargune puntual berria eta aldi berean  iraunkorra. Plaza, solasa eta elkarbizitza izan nahi du. Iritzi desberdinak sustatu eta gure gizartearen erakusgarri egokia izatea lortu nahi luke. Hausnartzeko toki bat zinemaren laguntzarekin”.

Horrexegatik, zinemagintzaren babesa bermaturik, Malagako azken Zinemaldia zabaldu zuen Joaquín Oristrell zuzendariaren Hablar filma proiektatuko da bihar Alhóndiga Bilbao/Azkuna Zentroan, 19:30ean. Filmaren ostean, Joaquín Oristrell zuzendariarekin eta Nur Levi filmeko aktorearekin, obra horrek luzatzen dituen gai desberdinei buruz (komunikazioak eta hitzaren botereak daukaten garrantzia) mintzatzeko parada ere eskainiko da.

Hablar filma plano bakar batean filmatutako lana da, aktore kopuru handiarekin, eta esperimentu gisan burutua. Lanean, Madrileko Lavapiés auzo ezagunean krisialdi ekonomiko, politiko eta existentziala bizi duten hogei pertsonaia arituko dira elkarrekin, eta hainbat eztabaidaren ostean hausnarketarako bazka eskainiko dute.

Beste aldetik, Zinexit Elkarbizitzaranzko 5. Zine Erakusketa, urriaren 13tik 16ra Alondegiko Golem zinema aretoetan gauzatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button