MUSIKA

Massa Confusa post-punk egitasmoak Bermeon joko du

Massa Confusa proiektuaren atzean Britainia Handiko Ally Morton musikaria dago, Newcastle hirikoa da, hain zuzen. Mortonek electro kutsuko post-punk erritmoak jotzen ditu, eta larunbatean, Bermeoko Beleza Malandra gunean izango da, 22:00etatik aurrera.

Beleza Malandra gunearen arabera, Massa Confusak electro zertzeladekin jantzitako post-punka eta erritmo azeleratuak uztartzen ditu. Batzuetan soinu atmosferikoetara ere jauzi egiten du, eta bere hitzetan zama existentzialista handia sumatzen da. Zuzenean, bikote formatuan aritzen da.

Emanaldia horren ondotik, Mugre y Miseria disko jartzailea arituko da. Askotariko soinuak nahasten ditu bere saioetan: no wave, dub, funk, post-punk, sintetizadoreak… “Hori guztia eta gehiago lortu nahi du, iluntasuna, dirdira eta batez ere dantza egiteko gogoa besarkatuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.