ESZENA

Patxo Telleriaren "Dibertimenduak" trilogia eta Oier Guillanen "Herio heroi" eta "Arra. Arraroa" argitaratu dira

Artezblai Argitaletxeak euskarazko Antzerki Testu Bilduman beste bi liburu gehitu ditu. Batetik, bilduma honen historian ohikoa den Patxo Telleriak idatzitako Dibertimenduak trilogia, Mikel Martinezekin batera. Euskal Herriko areto gehienetan aurkeztu diren Euskara Sencilloaren Manifiestoa, Larru Haizetara eta Euskarazetamol biltzen ditu. Ez Dok Hiru Bikoteatroak, Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak berak osatzen duten konpainiak, Euskal Herri osoan arrakasta handiz aurkeztutako euskarazko antzerki petoa eta jatorra da Dibertimenduak lanaren jatorria.

Bestetik, bilduman izen berri bat sartu da, Oier Guillan. Honek idatzitako Herio heroi antzezlan saritua eta Arra. Arraroa biltzen dituen liburua ekarri du.
Omo, Metrokoadroka, Mikelazulo, Labea edota Dejabu proiektutan izan den Oier Guillanen testu bik osatzen dute Artezblai Bildumaren berrogeita hamaikagarren zenbakia. Alde batetik, Cafe Bar Bilbao antzerki sarian irabazle suertatu zen Herio heroi antzezlan absurdua irakur daiteke.
Bigarrenean, aldiz, beste bide ezberdin bat hartu du: "Arra. Arraroa. behar bikoitz bati erantzunez sortutako lana da. Batetik aspaldian kezka eragin didan gai baten inguruan hasi nintzen lanean: zer den gizona izatea, eta horren inguruan gizonezkook sentitu izan ditugun presioak" adierazi du egile gazteak.

Liburu bi hauek, Artezblai Testu Bilduma osatzen duten beste hogei bat titulurekin batera Durangoko Liburu eta Disko Azokan aurkeztuko dira Euskal Herriko Antzerki Zaleen Elkarteak izango duen standean. Euskarazko antzerkiaren topagune bilakatuko den gunean, hainbat egile izango dira, tartean Oier Guillan eta Patxo Telleria, baina baita ere Galder Perez, Maite Agirre, Ander Lipus eta Alaitz Olaizola. Gainera, Oier Guillanek abenduaren 8an Ahotseneako standean Herio.Heroi-ren aurkezpena egingo du.

Artez Blaik bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button