LITERATURA

Martxoan “Literatura-geraldiak” izeneko ekimena abiatuko da

Literatura solasaldiak, hitzaldiak, bertso-saio literarioa eta aurkezpen-emanaldiak antolatu dira Baztango Udal, Bortzirietako Euskara Zerbitzu, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitate, Sakanako Mankomunitate eta Altsasuko Udalaren laguntzarekin.

Aurtengo udaberrian burutuko dira saioak (guztira 18 saio antolatu dira) hainbat herritan, euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzeko, herritarren euskarazko kultur kontsumoan indartzeko, euskal liburugintza indartzeko, liburutegi publikoen erabilera bultzatzeko eta esperientzia literarioak konpartitzeko xedez.

Itxaro Borda, Leire Vargas, Laura Mintegi, Bea Salaberri, Mikel Pagadizabal, Martxelo Otamendi, Garbiñe Ubeda, Joseba Sarrionandia, Ainhoa Urien, Lizar Begoña, Itxaso Martin, Danele Sarriugarte, Maddi Ane Txoperena, Mikel Pagadizabal, Jon Artano eta Eider Rodriguez sortzaileek hartuko dute parte ekimenean.

Lehen saioa Bertso-saio literarioa izango da, martxoaren 3an, Altsasuko Iortia kultur gunean, eta hor, Uxue Alberdi, Amorante, Sarai Robles eta Miren Artetxe bilduko dira Esne berriketan lanaren gainean berba egiteko.

Show More

Related Articles

Back to top button