BESTELAKOAK

“Ganorabako 2016” Komiki Lehiaketa

Basauriko Udal Kultur Etxeak Ganorabako 2016 Komiki Lehiaketa antolatu du. Lanak aurkezteko epea 2016ko martxoaren 28an bukatuko da.

Edozeinek parte hartu ahal izango du, gaia libre izango da, eta lanek jatorrizkoak eta argitaragabekoak izan beharko dute, zuri-beltzetan edo koloretan, eta autoreak berak sortutakoak eta euskeraz edo gazteleraz. Lehiaketara jatorrizko lana aurkeztu behar da eta edozein teknika erabili daiteke; A-4 neurriko lau orri izango ditu gehienez eta lau orri hauetan istorio bakar bat, istorio batzuk edo biñeta saila bat aurkeztu ahal izango dira.

Gutun-azalean aurkeztuko dira lanak, sinadura eta izenik gabe, izenburu batekin. Autorearen datuak (izena, telefono zenbakia, lanbidea, adina eta helbidea) beste gutun-azal batean aurkeztuko dira, izenburu berarekin. Bigarren gutun-azal hau lehengoan sartuko da. Lanak Pozokoetxeko Kultur Etxean aurkeztu ahal izango dira edo postaz helbide honetara bidali: Ganorabako Komiki Lehiaketa, Apdo. 119, 48970 Basauri (Bizkaia).

Lehenengo saria: 900,00€; bigarrena: 450,00€, eta hirugarrena: 300,00€. Gainera  accesit hauek izango dira euskarazko autorerik onenarentzat: 300,00€, eta Basauriko autorerik onenari: 300,00€

Informazio guztia lehiaketaren webgunean eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button