Nontzeberri

“Lauaxeta Sariak 2013” banatu dira

Gaur, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Lauaxeta Sariak 2013 banatu ditu Bizkaiko Foru Aldundian.

Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen Lauaxeta Ohorezko Saria Bizkaian euskararen sustapen, zabalkunde eta normalizazioaren aldeko ahaleginetan nabarmendu diren pertsonei edo taldeei eskerrak emateko modu bat da, bai eta egin duten lana jendaurrean aintzatesteko modu bat ere.

Aurtengo edizioan, Bizkaiko Foru Aldundiak Balendin Lasuen Solozabali emango dio Lauaxeta Ohorezko Saria.
Balendin Lasuen Zaldibarren (Bizkaia) jaio zen 1924ko ekainaren 1ean. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide da, eta Bizkaiko Kultura Batzarreko kide ere bai. Gainera, Durangoko Eskualdearen Lagunen Gerediaga Elkarteko lehendakari izan zen. Ikerkuntzan nabarmendu da batik bat, Bizkaiko historiari buruzko zenbait koaderno argitaratu baititu. Gaur egun ere, Lasuenek etxeko bulegotik jarraitzen du lanean, bere beste pasio batean buru-belarri arituz: genealogia.

Beste aldetik, Ricardo Arregi Diaz de Herediak Lauxeta Poesia Saria jaso du Bitan esan beharra lanagatik. Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Gasteizen jaio zen, 1958an. Psikologia eta Irakaskuntza ikasi zituen Salamancan eta Euskal Filologia Gasteizen. 1993an argitaratu zuen euskarazko estreinako poema liburua: Hari hauskorrak, Erein argitaletxearekin. Haren poemak euskal poesiaren antologietan aurki ditzakegu, gaztelaniaz, galizieraz, portugesez, eslovenieraz, ingelesez eta alemanez egindako argitalpenetan.

Azkenik, Jabi Elortegik Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria Galerna, ekaitz ezezaguna dokumentalagatik. Egile hau 1969ko otsailaren 2an jaio zen. Ikus-entzunezko errealizazioko ikasketak egin zituen Madrilgo CEVen. Dokumentalen errealizadore gisa hasi zen lanean, eta gero telebistarako fikzio-serieen errealizadore jardun zuen. Geroago serie, dokumental, tv-movie eta fikziozko film luzeak zuzendu zituen. Zenbait sari eta aipamen jaso ditu, bai Espainian, bai Europan.

Exit mobile version