BESTELAKOAK

Marrazki zientifikoen edertasunaz

Ricardo Martínez Ikerkuntza Zientifikoetako Kontseilu Nagusiko neurozientzia translazionaleko saileko arduraduna da, eta bera Santiago Ramón y Cajalen marrazkien edertasunaz arituko da gaur, 19:00etan, Donostiako Tabakaleran.

Neurozientzia modernoaren aita den Cajalek marrazki zientifikoak egiten zituen paperean, guztiak, edertasunez eta bikaintasunez. Paper haietan nerbio-sistemaren ezaugarri anatomikoak, dela zelularrak dela konektibitatekoak, irudikatu zituen, eta adituen esanetan, “oso marrazki ederrak egin zituen, nerbio-ehunaren zenbait alde eredu hartuta. Aurretik, erreaktibo bereziekin tindatu ziren, argi-mikroskopio baten bidez behatuta, zelula-osagaiak bikain identifikatu ahal izateko”.
Bere marrazkiek zorroz irudikatzen dituzte bere behaketak, eta oso baliagarriak izan zitzaizkion bere azterlanak hedatzeko, bereziki 1899-1904an lehen aldiz argitaratu zen Gizakien eta ornodunen nerbio-sistemaren histologia lan handia.

Tabakaleraren arabera, “Cajalek zientzia eta artea konbinatu zituen garunari buruzko azterlan mikroskopikoetan, eta zehaztapen handiko marrazki zientifiko miresgarriak egin zituen, informazio zientifiko bikaina ematen dutenak.  Cajalen marrazkiak ez dira irudikapen artistikoak, errealitatearen erretratu bat baizik. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button