ESZENA

“Vital Araban zehar 2021” programaren ikuskizunak

Vital Fundazioak bultzatzen duen Vital Araban zehar 2021 programak Arabako txoko guztietara eramaten ditu makina bat ikuskizun, tartean musika taldeen emanaldiak, abesbatzen emanaldiak eta antzerki emanaldiak. Arabako herri askotan eta hiru hilabetez  kultur programazio zabala eskaintzen da.

Aurten 93 kultur jarduera bildu dira programa horren hamazazpigarren edizioaren barruan. Ekimena maiatzean abiatu zen eta irailera arte, musika taldeen 50 kontzertu, 39 antzerki emanaldi eta 4 abesbatza izango dira ikusgai.

Gaur berton, Okondo, Burgueta eta Alegria-Dulantzi herrietan izango da zertaz gozatu, eta bihar, ekimenak Zalduondo, Elburgo, Lanciego, Leza eta Maeztu herriak bisitatuko ditu.

Programazio guztia, ordutegia, non eta noiz, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Show More

Related Articles

Back to top button