LITERATURA

“Lanbro Beltza” sartuko da Plentzian asteburu honetan

Bizkaiko kostaldeko herrian itsasoko lanbroa sartu barik, Lanbro Beltza sartuko da asteburuan, eleberri eta genero beltzari buruzko topaketa.

Hala, genero hori ardatz hartuta, hainbat solasaldi eta mahai inguru antolatu dira, generoa ondo ezagutzen duten idazle eta kritikarirekin solasaldi beldurgarriak edukitzeko aukera emanez.

Hala, bertan izango diren idazleen artean, esaterako,  Joe Alamo Erresuma Batuarra, Jon Arretxe basauriarra, Laura Balague katalana, Elena Fernandez barakaldarra, Txemi Parra umoregile bilbotarra, edota Javier Abasolo bilbotarra izango dira, beste batzuen artean.

Topaketak, gainera, sari banaketa batekin amaituko dira larunbatean, Lanbro Beltza VII. Topaketa Saria banatuko delako.

Mahai inguruak eta solasaldi guztiak, Plentziako Goñi Kultur Etxean izango dira, ostiralean eta larunbatean.

Informazio osoa (gaztelaniaz), hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button