BESTELAKOAK

Alondegia Pragako arkitektura eta eszenografiako lau urtekoan da

AlhóndigaBilbaok Pragako arkitektura eta eszenografiako lau urtekoan parte hartzen ari da ekainaren 26ra bitartean

Era berean, AlhóndigaBilbaok Eszenografiaren atalean parte hartuko du, atariaren eta zutabeen protagonismo berezia izango duten bi dokumentalen proiekzioarekin. One day in AlhóndigaBilbao zinta proiektatuko da; bertan, zentroaren edozein egun kontatzen da, ateak irekitzen dituenetik, 7etan, gauerdian ixten dituen arte, eta bisitari bakoitzak zentroan egiten dituen erabilera askotarikoak erakusten ditu.

Halaber, Pragako Cervantes Institutura doazenek, lau urtekoko jardueren barruan, 43 colonne in scena a Bilbao dokumentala ikusi ahal izango dute; dokumentala Leonardo Baraldik zuzendutakoa da, eta atariko hiru kuboei eusten dieten zutabeen sorrera-prozesuari buruzkoa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button