IKUS-ENTZUN

Novo Cinema Galegoaren mintegia BilbaoArten

Gaur, ekainak 17, hasita eta asteazkenera bitartean, BilbaoArten, Novo Cinema Galegoaren gaineko mintegia garatuko da Martin Pawley adituak komisariaturik.

Gaur berton, 16:30ean, Cartografía del novo cine galego: referentes y realidad actual izeneko aurkezpena egingo du Martin Pawleyk. Geroago, Lois Patiñoren film laburrak (Montaña en Sombra, En el Movimiento eel Paisaje, Na Vibración, Paisaje-Duración) ikusteko parada egongo da.
Emanaldiaren ostean Martin Pawley, Jose Manuel Sande, Xurxo Chirro, Lois Patiño eta Iago Martínez  adituen arteko topaketa bat gauzatuko da.

Ekainaren 18an, asteartean, Xacio Bañoren Anacos; Otto Rocaren Piedad eta Xurxo Chirroren Vikingland lanak pantailaratuko dira.

Azken egunean, ekainak 19, Marcos Nineren La Brecha lana ikusteko parada egongo da, eta ostean, 18:00etan, Visiones del futuro inmediato izeneko  solasaldia egongo da.

Zikloa amaitzeko Margarita Ledo zuzendariaren A Cicatriz Branca lana ikusteko abagunea eskainiko da.

Informazio guztia BilbaoArten duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button