LITERATURA

Marialuz Albuja idazlearen poema liburua euskaratu dute

Maiatzaren 19an 19:30ean, eta X. Poesiaren Astearen barruan, idazlea ezagutu eta harekin solasaldi bat edukitzea aukera izango dute Errenteria-Oreretako Mikelzulora gerturatzen direnek.

Bertan, Ezinezko pendiza olerki liburuaren aurkezpena egingo da ikuskizun baten bidez. Bilduman agertzen diren poemak pianoaz, irudiez eta dantzaz lagindurik errezitatuko dira.

Hurrengo egunean, hilaren 20an, Bilboko Eskolastikan beste solasaldi bat egingo du idazleak.

Maria Albuja Bayas Europatik ibili eta gero hasi zen idazten. Bere lehen poema bilduma Las naranja y el mar izan zen eta harez geroztik lau liburu gehiago idatzi ditu.

Ezinezko pendiza poesia liburua Allende Arnaizek itzuli du batBada proiektuaren barruan. Egitasmo honek Mikelazulo elkarteak bultzatu du eta bere helburua sortzaile berrien lanei bidea egiten hasteko aukera ematea eta beste euskarrietan argitaratzen zailak diren sormen-lanak irakurleen esku uztea da.

Oier Guillanek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button