MUSIKA

Maider Zabalegik “Zuei” argitaratu du

Alaitz eta Maider taldeko kide ohiak, Zuei (Elkar) izenburuko pop diskoa plazaratu du Maider izenpean. Maiderren bakarkako lehen urratsa da Zuei. Elkar argitaletxearen arabera, “ilusio eta ametsen itsasoan nabigatzen duten hamar kantu gozo eta koloretsu aurkezten dizkigu Oiartzungo konposatzaile-kantariak, sentimendu garbien isla eta pizgarri era berean”.

Maiderrek hainbat musikariren laguntza izan du estudioan: Joseba Loinaz (pianoa), Dani Venegas (gitarra), Karlos Aranzegi (bateria eta perkusioa) eta Alaitz Telletxea (trikia eta koruak).

Diskoa Victor Sanchez teknikariaren gidaritzapean grabatu da, Elkar estudioetan. “Emaitza ezin itxaropentsuagoa da. Kantek berehala topatzen dute guganako bidea, eta zuzen-zuzenean, gure barruak deituta bezala, iristen zaizkigu, freskotasunez eta gozotasunez beteak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button