ARTEA

Jose Angel Lasaren “Lerro artean” erakusketa

Lumbreras galerian, Jose Angel Lasaren Lerro artean erakusketa paratu dute. Datorren asteko 11ra bitartean ikusi ahalko dira egurrezko lan ederrak.

Bilboko galeriak bidalitako katalogoan, Lasaren hitz hauek nabarmendu ditugu: “Eskulturan aritzea ez da, uste den bezala, objektu artistikoak sortzea bakarrik. Gehiago da dauden objektuak behatzeko ariketa aszetiko bat, hobeak bihurtzen gaituzten aipagarrienak bakarrik hartuz.
Basomutilek uzten dituzten hondakin guztiak dira gai eskultura lanetarako. Hala ere, gehienak bertan usteltzen dira inork ezertarako hartu gabe. Gutxi batzuk bihurtzen dira kirten edo akuilu. Eta eskulturagai modura tailerrerako bidea hartzen dutenak, horretarako eskultoreak aukeratzen dituenak, sorkuntza prozesuak eskaintzen duen bizipenik sakonena bihurtzen dira.

 

Errealitatean esku hartzen ahalegintzen da eskultorea, lehendik existitzen ez den zerbait sortuz, nahiz eta artelanari itsatsiko zaizkion osagaiak lehendik ere hor dauden. Artelana unibertsoaren zati bat da. Amestua bakarrik baldin bada, ez da existitzen“.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button