BESTELAKOAK

Marabilli Festibalaren III. edizioa, bihar hasita

Marabilli Sormen Festibalaren III. edizioa egingo dute Ondarroan, urriaren 1etik 4ra, eta ohikoa denez, denetarik programatu da egun horietan: kontzertuak, errezitaldiak, zinema eta abar.

Halarik ere egitarau zabalaren barruan badaude kontu oso interesgarri batzuk. Adibidez, Joseba Sarrionandiak idatzitako gogoeta berezia aurkeztuko dute, eta idazleekin jarraituta, Manuel Rivas idazle galiziarrak bere poemak irakurriko ditu. Uxue Alberdi eta Eider Rodriguez idazleak ere bertaratuko dira.

Musikari dagokionean, We Are Standard eta La M.O.D.A. taldeen kontzertua programatu da, baina honetaz gain, Anarik berea egingo du, eta Gatibuk eta Strombers-ek kriston kontzertua egingo dute.

Zinema ere ez da faltako, nola ez! Donostiako Zinemaldian kritika onak jasotako Amama filma proiektatuko dute, eta Ander Odriozolaren Bingen filma ere bai.

Hauez gain, makina bat kontu daukazue. Begiratu guztiak, hemen

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button