IKUS-ENTZUN

Donostiako Kresala zineklubak George A. Romero zinegilea omenduko du

Iragan uztailean 16an hil zen zonbien generoaren zine-zuzendari aitzindari izandako George A. Romero (New York, 1940), zeinak hildako bizidunen zinearen eredu Night of the living dead filmatu zuen 1968an. “Beldurrezko zinemaren klasikoa eta zonbien generoaren erreferente”.

Bada, Donostiako Kresala zineklubak aipatutako film-zonbia pantailaratuko du gaur Trueba zinema aretoan, 19:30etik aurrera. Emanaldia Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXV. Astearekin lankidetzan ondu du zineklubak; terrorezko astea urriaren 25ean hasiko da eta azaroaren 1ean amaitu.

Gaurko emanaldia Zigor Etxebeste zinegile, kritikari eta zineklubeko lagunak aurkeztuko du.

“Dena hilerri batean hasten da. Eta etxe setiatu batean amaitzen da, haragi- eta odol-gose diren zonbiz inguraturik, eta inork oso ondo ez dakien zerbaitetik bizirik irten diren gutxi batzuek ez-hildakoen horda horiei aurre egin behar dietelarik”.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button