ARTEA

Desagerturiko buztingintza eta zeramika garaikidea

Bilboko Aritza galeriak Arcadio Blascoren zeramikak hartuko ditu uztailaren 27ra bitarte. Erakusketa, gaur, ekainak 19 inauguratuko dute.

Sol Panerak erakusketarako egin duen oharrean jasotzen denez, giza sormen zaharrena buztina modelatzearen artea da, baina buztingintza, bizirauteko kontinenteak sortu eta taxutu dituen ofizio hori, desagertu egin da bere ekoizpen erabilgarrian, garapenaren mesedetan.

Hala, 70eko hamarkadaz geroztik, zeramika artisauen belaunaldi berriek, merkataritza eskaeraren aldaketek era berean bizirauteko behartuta, objektu apaingarriak egiteari ekin diote. Haatik, materien ikerketak eta garapen teknikoak, ahultasunean ideia ezabatzen duen materiala ekarri dute. Horri esker, tresna perfektuagoak eta eraikuntzarako produktu industrialak egin dira.

Zeramikaren aurrerapen horiek, halaber, materia horren ezagutza gehiago eta balorazio berria ere ekarri dute. Hala, ez da harritzekoa nazioarteko zenbait artistek zeramika erabiltzea beren artelanak egiteko, Arcadio Blasco kasu. Zeramikarekin, izan ere, artelan asko egin dira, haietariko asko publikoak. Ondorioa, bere funtzio sozial eta kulturala ere berreskuratu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button