BESTELAKOAK

Makina bat jarduera euskaraz, “Darabilbo” programarekin

Bilboko Udalak bultzaturikoi Darabilbo programak hasiera emango dio 2021 urteari, 10 aisialdiko jarduera doan eta euskaraz eginez. Ekimenaren xedea, euskaraz modu naturalean aritzea eta gozatzea da. Hilero bezala, eskaintza honetan ere gastronomiako eta artisautzako tailerrak eta gidatutako bisitaldiak ondu dira, besteak beste.

Bilboko Euskaltegien Sarearen kolaborazioarekin burutzen den programa bat da Darabilbo, eta aisialdian euskararen erabilera sustatzea du helburu, bai hizkuntza ikasten ari diren pertsonen artean, bai euskaraz bizi gura dutenen artean. Darabilbo 2013an abiatu zen, eta harrezkero programan askotariko jarduerak sartu ohi dira. Jarduerak taldean egiten dira urteko hilabete guztietan (uztaila eta abuztua izan ezik) eta hiriko barruti guztietan.

Euskarazko doako jarduera horietan parte hartzeko baldintza bakarra da Darabilbo-ren web-orrian izena ematea eta 16 urte beteta izatea. Jarduera guztiak unean uneko osasun-segurtasuneko neurrien eta gomendioen arabera egingo dira, eta, horregatik, eskaintza alda daiteke.

Eskaintza guztien gaineko informazioa darabilbo.eus web orrialdean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button