MUSIKA

Joshua Edelmanen “Manhattan Bilbao Jazz-Zubia”

Estatuko jazz zirkuituetan aski ezaguna den Joshua Edelman maisu, sortzaile eta musikagileak bere azken diskoa aurkeztuko du bihar, urriaren 16an, Bilboko Campos Eliseos Antzokian, 20:00etan .

Joshua Edelmanek berak ekoiztu du bere diskoa etxean, Jazz Basque Country Productions izenekoan, hortaz, esan daiteke proiektu autobiografikoa dela hein batean. Saul Santolariak Jazz Cultural Theatre of Bilbao erakundean grabatutako, nahastutako eta masterizatutako diskoa da.
Edelmanen azken lan hau 50 eta 60. hamarkadetan New Yorken ezagutu zuen estiloan oinarritzen da.

Artista honek oso gazterik ezagutu zuen jazza New York hirian, “musikaren autentikotasuna bermatzen zen garaian” dio artistak. Afrikako erroez, dantzarekin dituen loturez eta doinu hauek duten komunikatzeko gaitasunez  ari da kantaria kasu honetan. “Horrexegatik jazza errekuperatu behar da, benetako erroak islatzen dituena, kolektibitatea, enpatia eta sentimenduak haizatzen dituena, gustagarria den jazza, hunkitzen gaituen jazza, hiriko bizitzan integratuko den jazza.”

Lan honetan parte hartu duen ekipoa honakoa da: Joshua Edelman (piano); Manuel Machado (tronpeta); Yelsy Heredia (kontrabaxu); Moisés Porro (bateria); Ramon Gonzalez (perkusioa); Nono García (gitarra); Serguei Mesropian (txelo); Xabi Aburruzaga (trikitixa); Ibon Goitia (alboka eta saxofoia); Carlo Velasco (gitarra); Ledian Mola (biolin); Charles Chop Cooper (saxo eta ahotsa); Lara eta Ana Sagastizabal eta Saúl Santolaria (koroak).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button