MUSIKA

Mendeku Itxua Donibane Lohitzunen eta Zea Mays Hondarribin

Mendeku itxua Usurlbilgo heavy metal taldeak Donibane Lohitzunen joko du ostiralean, hilak 25, Goienetxe Anaiak eta The Rodeo Idiot Engine taldeekin. Biharamunean, hilak 26, handik gertu, Hondarribiko Psylocibenea aretoan, hain zuzen ere, Zea Mays bilbotarrak izango dira oholtzan bertako Naut talde gaztearekin batera.

Usurbilgo heavy laukoteak iaz argitaratu zuen Piztien Pare diskoko kantuak aurkeztuko ditu Donibane Lohitzunen. Taldea honako musikari hauek osatzen dute: Ixak (ahotsa eta guitarra); Ander: gitarra eta koroak; Iñigito (baxua eta koroak), eta Martin (bateria). Mendeku Itxuak AEBEtako thrash metalaren eta Europako hard rocakeren eraginak bildu ditu hirugarren lan honetan. Aurreko lanak baino indartsuagoa da, baina melodiek bere horretan jarraitzen dute. Lan mantsoagoa da, baina irmoagoa. Gipuzkoarrekin batera Goienetxe Anaiak eta The Rodeo Idiot bandak izango dira. Apirilean ere makina bat kontzertu egingo dituzte. Datak hemen ikusi daitezke.

Bestalde, Bilboko Zea Mays Hondarribiko Psylocibenea aretoan izango da larunbatean, hilak 26. Bizkaitarrekin batera gune horretan entseatzen duen Naut taldea izango da.

Zea Maysek iaz plazaratu zuen Era lan autoekoitzia eta arrakastatsua izango du ardatz bere emanaldian. Diskoa ñabardurez josita dator, eta askotariko kantuak biltzen ditu. Hala, melodiak, hainbat atmosfera, eta tarte indartsuak antzeman daitezke. Hemen Zea Maysek argitaratu duen klip berria ikus daiteke.

Bestalde, Naut taldeak aurki kaleratuko du bere lan berria. Euren doinuetan Berri txarrak, Rise Against, LOR, Kuraia, Kauta eta bestelakoen zertzeladak sumatzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button