IKUS-ENTZUN

“Arriya” filma Txekiar Errepublikako Karlovy Vary jaialdian izango da

Alberto J. Gorritibereak zuzenduriko Arriya filma Txekiar Errepublikako Karlovy Vary jaialdiaren Sekzio Ofizialeanparte hartuko du lehiaz kanpo. Filma oraindik ez da estreinatu. Izan ere, abuztuaren 26an ikusi ahal izango da pantailetan. Ia pelikula guztia euskaraz filmatu dute.

Karlovy Vary Nazioarteko Zinema Jaialdia munduko jaialdi zaharrenetakoa da eta Txekiar Errepublikako izen bereko hirian egiten da. Horrez gain, Europa Ekialdean A kategoria duen jaialdi bakarra da.

Arriya-k, halaber, bost sari jaso zituen Malagako Jaialdiaren azken edizioan: Zerrendako Emakumezko Aktorerik Onena (Begoña Maestre); Argazki Onena; Soinu Banda Onena, eta Opera Prima Onena.

Arriya Iván Garate (Aupa Etxebeste!), Begoña Maestre (Hospital Central, Al salir de clase) eta Sara Casasnovas (Amar en tiempos revueltos, Hospital Central, El comisario) aktore gazteek antzezten dute eta kutsu fantastikoa duen fabula baten antzera filmatu du Gorritibereak. Istorioa mugan dagoen Euskal Herriko herri batean gertatzen da. Bertan, bi familia apustu kontuetan lehiatuko dira, eta tartean, hiru gazte maitale izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button