ESZENA

Maitasuna eta haren ifrentzua

Kabia Teatro euskal konpainiak eta Teatre de l’Enjòlit kataluniarrak indarrak batu dituzte Arriaga Antzokian estreinatuko den Eusebio Calongeren El corazón y otros materiales de derribo antzezlana prestatzeko.

Hilaren 20an eta 21ean estreinatuko den pieza maitasunari eta haren ifrentzuari buruzko obra poetiko eta oniriko bat da. Borja Ruiz arduratu da zuzendaritzaz eta Arnau Marín aktoreak interpretatuko du edertasun poetiko handia duen obra hau, “desamodioak zeharkatutako pertsonaia baten iluntasunetik dirdira egiten duena”.

Eusebio Calongek (2010eko Antzerki sari nazionala) hunkitzeko xedez egin du antzerkia, eta kasu honetan desamodioaren eta maitasunaren artean irekitzen den zaurian sakondu du.
Lanean honakoa egoerez jabetuko zarete: “Maitasuna eta berorren ifrentzua, haustura, desioaren eta errealitatearen arteko urraketa, izan zitekeena eta izan ez zena, galdutako trenak, gure bakardadean hondoratzea, alkoholaren babesa, depresioa, antsiolitikoak… eta, azkenik, nostalgia, egiara gehien hurbiltzen gaituena; alegia, ogibidez idazten ez dugun eta mina tinta bihurtzen den eta aktorearen haragitik ateratzen den leku hartara.
Obra honek umorez eta malenkoniaz begiratzen dio bihotzeko iluntasunari, mina eder bihurtuko duen zerbaiten bila denok noiz edo noiz galzorira eraman gaituen horri.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button