Jaialdia hogeita bigarren ediziora iritsi den honetan, ekimenik azpimarragarrienetakoa Johan Lorbeer artista plastikoaren Vitoria-Gasteiz Ninety Degrees lanaren estreinaldia da.
Toki askotatik etorritako artistak eta bostehun bat mago hurbilduko dira Arabako hirira, egun hauetan magiaren hiriburua bilakatuz.
Irailaren 13tik 19ra bilduko diren nazioarteko ilusionisten artean, Jung Min Lee, Kenji Minemura, Roberto Mansilla, Micael Ammar, Alberto de Figueiredo, Gustavo Raley, Joanie Spina, Johan Stall eta John Van Der Put aipatu behar dira.
Magialdia Vitoria-Gasteiz saria (10.000 eurokoa) emango zaio hiriko dendetako erakusleihoetan arituko diren ilusionisten arteko lan onenari. Nazioarteko Magia Jaialdiaren amaiera ekitaldia hilaren 19an izango da, igandez, 20:30ean izango den amaiera galarekin bat.
Nontzeberri