Euskal Herriko hainbat talderen kontzertuak egingo dira Madrilen, urrian, Euskadi Suena izenburuko programaren bidez; Emankor Sarea eta Etxepare Institutuak ondu dute zikloa elkarlanean.
Guztira bost kontzertu egingo dira: urriaren 15ean, Korrontzi folk-banda ezagunak joko du Clamores aretoan; 16an, Havoc Donostiako rock musikariaren txanda izango da, Costello aretoan; 23an, Gernikako Audience country-rock bandak joko du, Contraclub lokalean eta 24an, Zea Mays laukote bilbotarra Wurlitzer Ballroom aretoan izango da.
Zikloaren azken kontzertua urriaren 29an egingo da, Sirocco aretoan, eta Euskal Herriko bi taldek joko dute: Sonic Trash (Bilbo) eta Niña Coyote eta Chico Tornado (Donostia),.
Informazio gehiago: euskadisuena.com.