IKUS-ENTZUN

Tabakalerak “2deo serieak” eta “Noka” ikus-entzunezko deialdiak abiatu ditu

Eskaintza honen bidez, Tabakalerak, “ekosistemako hainbat erakunderekin elkarlanean, ikus-entzunezkoen arloko sortzaileak laguntzea eta babestea” du helburu.

Hirugarren urtez garatuko den 2deo serieak programak serie-sortzaileen (gidoilariak eta ekoizleak) proiektuak tutoretzan hartu, lagundu eta babestea du helburu. Proiektu bakoitzeko “banakako aholkularitza eskaintzen du, mentoria espezifikoak eta ekoizle, banatzaile edo inbertitzaileen aurrean azken aurkezpena egiteko aukera eskaintzen du, batez ere, telebista-plataforma eta kanaletara bideratuta”.
Hiru proiektu hautatuko dira, horietako bat, gutxienez, euskaraz, eta jasoko duten laguntza ekonomikoa 5.000 €-koa izango da. Deialdia urtarrilaren 16tik otsailaren 26ra izango da zabalik.

2deoren deialdi iraunkorra Tabakaleraren 2deo laborategiak sustatutako programa da, euskarazko eduki berritzaileak sortzen dituzten ikus-entzunezko proiektuak tutorizatzeko eta babesteko helburua duena. Aurkezten diren proiektuek nahitaez izan beharko dituzte euskarazko ikus-entzunezko edukiak, baina askotarikoak izan daitezke landutako gaiak. Hautatuko diren proiektuek 1.500 €-ko diru laguntza jasoko dute.

Noka ekimenak euskal zinemaren sektorean emakumeen presentzia eta ikusgarritasuna sustatu nahi ditu. Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta aurten, lehenbizikoz, Iparraldeko emakume zuzendari hasiberrien film luzeen proiektuak lagundu, tutoretzan hartu eta babestu nahi ditu. Hautatuko den zinegile bakoitzak 4.000 €-ko laguntza jasoko du bere proiektuak garatu ahal izateko. Gainera, aurten Hasieratik. Historia feministak zikloaren baitan, 2019tik deialdi honetan parte hartu duten 12 zuzendariek programatzeko aukera izango dute. Deialdia urtarrilaren 16tik otsailaren 26ra arte egongo da zabalik.

Beste aldetik aipatu behar da, martxoan abiatuko dela Ikusmira Berriak programaren edizio berri bat. Sameh Alaa, María Alché, Maddi Barber, Naomi Pacifique, David Pérez Sañudo eta Hikaru Uwagawa sortzaileek hartuko dute parte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button