ARTEA

Mabi Revueltaren erakusketa Bilbaoarte Fundazioan

Divertimentos tipograficos izenburupean, erakusketak Mabi Revueltaren azken 3 ekoizpenak eskaintzen ditu: 25 argazkiko serie bat eta 2 ikus-entzunezko proiekzio, abangoardiaren testuinguru historikoa erreferentziatzat hartzen dutenak eta eskola-silabarioaz jabetzen direnak gure hizkuntza-egitura elementalenaren ahalmen poetikoa esploratzeko.

Erakusketari izenburua ematen dion seriea dantzaren presupuestoak abiapuntutzat hartzen dituen tipografia bat (A-tik Z-ra) sortzearen emaitza da. Bai bisitariak aretoan aurkitzen duen lehenengo proiekzioan eta bai beraren alfabeto tipo-grafikoa osatzen duten 25 irudietan, Mabi Revueltak alderdi estruktural hutsak konbinatzen ditu -adibidez: diseinua, forma, tamaina eta letren arteko lotura- alfabeto latinoaren zeinu grafikoen inguruko ikuspegi arbitrarioago batekin.

Letra bakoitzarentzat, Nelida Ranedo dantzariaren argazkiak hartu dira, Milca Mayerovaren koreografietan eta Vitezslav Nezvalen poesietan oinarritutako pose estatikoan. Artista horiek Txekoslovakiako abangoardiako aurrendariak eta partaideak izan ziren, eta Pragan gauzatu zuten beren jarduera artistikoa, gerren arteko garai emankorrean.

Erakusketan ikus daitekeen material guztia Abeceda proiektuaren jarraipena da, hau da, hizkuntzan oinarrituta Mabi Revueltak BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren azken edizioan aurkeztu zuen diziplina anitzeko proiektuaren jarraipena.

Bilbao Arte Fundazioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.