MUSIKA

Berri Txarrak-ek irekiko du Bonbereneako apirileko egitaraua

Berri Txarrak hirukote ezagunak bost gaztetxetan joko du apirilean, Jaio.Musika.Hil diskoaren hamargarren urteurrenaren dela-eta, hilaren 6tik 10era, hain justu. Bada, bigarren kontzertua Tolosako Bonberenean izango da, apirilaren 7an, eta kontzertu horrek irekiko du, hain zuzen, Tolosako etxe okupatuak hil honetarako ondutako musika-egitarau oparoa.

Biharamunean, apirilak 8, Zingira eta Lenao talde gipuzkoarrak izango dira Bonberenean. Biek ala biek lan berri eta interesgarriak argitaratu dituzte: lehenengoa psikodelikoa, bigarrena, berriz, rock-klasikotik edaten duena. Apirilaren 9an, halaber, Liher eta Burundagangak joko dute.

Apirilaren 15ean, Grande Days eta Buffalo taldeak izango dira oholtzan. 16an, La Prima de Riesgo eta German y la Alegria del Barrio.

22an, Lauroba eta Kometa taldeen txanda izango da, eta 23an, halaber, Patxuko Nice; azken hori Joxe Ripiau, The Solanos eta Esne Beltza taldeetan aritutako Sergio Ordoñez Patxuko-ren proiektu berria da.

Apirilaren 27an, Ecstatic Vision banda psikodeliko estatubatuarrak joko dy, eta 29an, azkenik, Hiena eta Roto taldeak izango dira Bonbereneako agertokian.

Informazio gehiago: bonberenea.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button