MUSIKA

Odolaren Mintzoa taldea hauskortasunaz mintzatuko zaigu

Odolaren Mintzoa laukote usurbildarrak lan berria kaleratu du: Hauskor.  Metal eta rock erritmoetatik abiatuta pop doinuetara egin dute jauzi oraingo honetan, kontzeptu batez aritzeko: hauskortasuna. Kontzertu andana bizkar gainean dutela, taldekideak pauso kualitatibo bat ematera datoz disko kontzeptual honekin.

Odolaren Mintzoak Odolaren mintzoa (Oihuka, 2013) eta Etsipenaren aurka (autoekoizpena, 2017) kaleratu ondoren Hauskor (autoekoizpena, 2022) sortu du.
Ibilbide luzeko (13 urte taldea sortu zenetik) taldearen erritmo eta lelo zuzenak herentzian, berritasun musikal eta estetiko nabarmen bat proposatzen du taldeak. Duten estilo propioarekin sortzen dituzten kantek entzulea berehala harrapatuko dute.

Diskoaren izenburua argitaratzearekin batera, horren atzean dagoen metafora halaxe azaldu dute: “Lan honen eraikuntza prozesuan gure barne pitzaduretan, arrakaletan igerian ibili gara. Eta hona hemen emaitza, gure barneko zein kanpoko munduko zaurgarritasunez abesten duen kanta bilduma. Hauskorrak garela onartzea ez delako ahultasunaren adierazle, bidean zutik mantentzen garen seinale baizik.”

Hauskor diskoko letrek norberaren pitzadurak aztertu eta jaurtitzen dituzte: “bizibide itxia, edertasun eredua, gizontasuna, maitasun toxikoak, prekaritatea, geroarekiko ditugun aurreikuspen idealizatuak… pertsonok eta gizarteak proiektatu nahi dugun isla perfektua zalantzan jartzen duten adierazleak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button