ARTEA

“Luis Martín-Santos. Askatasun garaia” erakusketa, Donostian

2024an Luis Martín-Santos Riberaren (1924-1964) jaiotzaren mendeurrena betetzen da eta, hori dela eta, San Telmo Museoak, Espainiako Liburutegi Nazionalak eta Acción Cultural Españolak (AC/E) omenaldia egin nahi izan diote historiara igaro den idazle eta psikiatra Tiempo de silencio lanarekin lortutako dimentsio literarioagatik. Erakusketa, San Telmo Museoko Laborategia Aretoan bisitatu ahal izango da  irailaren 14tik urtarrilaren 12ra bitartean.

Erakusketak Martín-Santosen ibilbidea aztertzen du: “haren erreferenteak; psikiatriaren arloan egindako ekarpenak – Espainiako erietxe psikiatriko bateko zuzendaririk gazteena izan zen, diziplina berritu eta obra polifazetiko baten egilea  (frankismoaren aurkako konpromiso politikoa, hainbatetan atxilotua izatera eraman zuena; euskal kulturaren munduarekin izan zuen harremana, Akademia Ibiltaria, Gipuzkoako Elkarte Artistikoa eta aurrerago Gaur Taldea osatuko duten beste artista batzuk) haren obra literarioaren balio unibertsala eta nazioartean izan zuen eragina”.

1962ko martxoan argitaratu zuen Tiempo de silencio eleberriak eragin nabarmena izan zuen Espainiako kultura-inguruneetan, eta berehalako oihartzuna izan zuen atzerrian: frantsesera eta italierara itzuli zen, kritika oso onak izan zituen eta Frantziako telebistan.

“Europako idazle eta intelektual izaera modu intentsoan bizi izan zuen garai hura, bere ibilbide bikainarekin kolpez amaitu zuen heriotza arte, 1964ko urtarrilaren 20an, auto-istripu batean. Hilabete batzuk lehenago, etxeko istripu batean, bere emaztea hil zen, Rocio Laffon, ekintza subertsiboan lagun eta abentura intelektualean konplize zuena”.

Luis Martín-Santosen figuraren gaineko begirada kaleidoskopiko horretan “ez da falta bere konpromiso politikoa, aktibismo kulturalaren bidez gizartean eragiten saiatuz, pentsamendu kritikoa estimulatuz”.

Eta erakusketaren zati handi bat bere literatur lanei eskainia dago.  Bertan Tiempo de silencio eta Tiempo de destrucción eleberriak zabaltzen dira bisualki, eta Tiempo de libertad (trilogia itxi behar zuen eleberriaren izenburua) izan da “aparteko egile baten obrarako ibilbide zirraragarri hau markatu duen leloa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button