MUSIKA

Durangoko “Greatest hits gaua”, bertsioak barra-barra

Maiatzaren 23an eta 30ean, Greatest hits gaua izeneko emanaldia egingo da Durangoko Plateruena antzokian. Bi emanaldiok Durangaldeko Musika Taldeen Elkarteak ondu ditu; izan ere, elkarte horretako makina bat talde ezagunen kantuak moldatuko dituzte.

Guztira, ehun musikari igaroko dira agertokitik, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, “helburuen artean generazio musikal zahar eta berrien arteko harremanak sendotzea eta elkar ezagutzea da, baita Durangaldean dagoen maila musikala ezagutaraztea”.

Durango inguruko taldeek moldatuko dituzten banden kantuak asko eta askotarikoak izango dira: Biffy Clyro, Codigo Neurotiko, Corazon de sapo, Eagles Of the death metal, EH Sukarra, Fu Manchu, Kiss, Kojon Prieto y los huajalotes, La Polla Records, Millencolin, Nirvana, Parabellum, Radio Birdman, The Rolling Stones, Skunk Anansie, Social Distortion, Stevie Ray Vaughan & Double Trouble, The Cramberries, Vomito eta Weezer.

Bestalde, hauexek izango dira bertsioak joko dituzten Durangaldeko taldeak: 11 Ikustekoak Jaio Gara, BEK, Blue Jets, Desper, Doktors Klub, Ganberro Kuadrilla, Habitat, Little John, Mark 3, Mr. X xperience, Pots & Crime, Sugoi, Trastorno, Tres41, Tximis Band, We zer? eta Zain.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button